XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

8. Burutu beharreko inbertsioen proiektu teknikoa, hura deskribatzen duen txostenarekin batera, burutzeko epeak, osatzen duten elementu nagusien zehaztapena, planoak, hornitzaile zein ingenieriekin egindako kontratu edo eskariak, bai eta interesgarri izan daitekeen bestelako informazioa ere barne dagoelarik.

9. Hornitzaileka sailkatutako fakturen zerrenda eta haien kopia, zerrendan bertan fakturaren zenbakia, data, egitate subentzionagarriaren edukiaren araberako kontzeptua eta BEZ gabeko zenbatekoa aipatuz.

Lan eta Ekonomi Sustapen Sailak eta, hala balegokio, BEAZ, S.A. erakunde kudeatzaileak, aurkeztua izan den eskaera behar bezala ulertu eta ebaluatzeko beharrezkoak izan daitezen agiri guztiak edota informazio osagarria eskatu ahal izango dizkiete honako Dekretu honetan bilduriko onuretako edozein eskatzen dutenei.

13. artikulua. Izapidetzeko prozedura eta eskaeren aukeraketa

A) Prozedura orokorra:

1. Dirulaguntza eskaerak jaso ondoren, oso-osorik beteta ez badaude, edo beharrezko agiriak ez badituzte, eskatzaileari 10 egunetako epea emango zaio delako hutsunea bete dezan edo derrigorrezko agiriak aurkez ditzan, honelaxe egingo ez balu, eskaerari uko egiten diola ulertuko dela jakinaraziz eta bestelako izapiderik gabe espedientea artxibatuz.

Administrazioa, gainera, ez dago eskaera honi buruzko berariazko ebazpenik ematera behartuta, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 1992/30. Legeko 71.1 eta 42.1 artikuluetan xedatutakoaren arabera.

2. Dekretu honetan aurrikusitako dirulaguntzak egiletsiko badira, eskatzaileak bere zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzeari dagokionez eguneraturik dagoela egiaztatu beharko du.

Horretarako, dirulaguntza egiletsi eta ordaindu aurretik, Lan eta Ekonomi Sustapen Sailak eskatzaileak bere zerga-betebeharrak eguneraturik dituela egiaztatzen duen ziurtagiria eskatuko dio Ogasun eta Finantza Sailari eta, era berean, eskatzaileak Gizarte Segurantzak bere betebeharretan eguneraturik dagoela adierazten duen ziurtagiria aurkeztu duela egiaztatuko du, baldintza hau, bestalde, eskaera aurkeztean frogatzeaz gainera, laguntza emakidatzean, betebeharra onartzean eta ordainketa egitean ere bete beharko da.

Ziurtagiri horietan ordaindu eta geroratu gabeko zerga-zorrak daudela agertuko balitz, eskaera ezesteko ebazpena, edo, hala balegokio, aurrez egiletsitakoa eta ordaindu gabekoa galdutakotzat adierazitakoa emateari ekingo litzaioke

3. Eskaerak Ekonomi Sustapeneko eta Eraberriketarako Zuzendaritza Nagusiak, Enpresak Sustatzeko Zerbitzuak izapidetu eta Zuzendaritza Nagusi horrek proposatuz ebatziko dira, Lan eta Ekonomi Sustapeneko foru diputatuak beren-beregi emandako ebazpen bereziaren bitartez.

Baiezko ebazpena agertzen duen foru aginduan, bestalde, kasu bakoitzari dagozkion baldintza bereziak ezarri ahal izango dira, onuradunak nahitaez bete beharko dituenak; baldintzotan gerta dadin edozein aldaketak eta, hala balegokio, beste Administrazio edo Erakunde publiko nahiz pribatuek, nazio nahiz nazioartekoek, helburu bernberetarako egiletsitako dirulaguntzak edo laguntzak erdiesteak emakidarako ebazpenaren aldarazpena ekar lezakeela kontuan izanik.

4. Aipatutako ebazpenak administrazio bidea agortzen du eta doakienek administrazioarekiko auzietarako errekurtsoa jarri ahal izango diote Euskadiko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Sailaren aurrean.

5. Espedienteak 1999-12-31rako ebatziko dira, data horretan berarizko ebazpenik jaso ez duten eskaerak gaitzeritzitakotzat joko direlarik.

6. Aurkeztutako eskaeretatik, Egitamu honetarako kontsignaturiko aurrekontu-baliakizunek ahalbide ditzatenak bezainbeste aukeratu ahal izango dira.

Horretarako, eskaeren aukeraketa eta, hala balegokio, zenbatekoen zehaztapena Foru Dekretu honetako 8. artikuluan ezarritako elkarlehia-araubideari jarraituz eta 9. artikuluan araututako aukeraketa eta baloraziorako irizpideen arabera egingo dira.